Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 348 isun jarri zituzten ostegunean, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik
2020-04-03
Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, osteguna, apirilak 02, beste 348 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 173 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 175. Bestalde, 4 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, osteguna, 1.782 pertsona identifikatu zituen eta 2.949 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 173 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 3 pertsona atxilotu zituen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 915 pertsona identifikatu zituzten, 2.250 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 175 isun jarri zituzten atzo, osteguna, egunean zehar. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.
Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.