Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 378 isun jarri zituzten atzo, ostirala, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik
2020-04-04
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, ostirala, apirilak 03, beste 378 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 198 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 180. Bestalde, 7 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteazkena, 2.140 pertsona identifikatu zituen eta 3.345 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 198 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, sei persona atxilotu zuen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.382 pertsona identifikatu zituzten, 3.315 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 180 isun jarri zituzten atzo, ostiralean, egunean zehar. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.
Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.
Jarrai gaitzazu Twitter -ren