Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0356-eu

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 482 isun jarri zituzten atzo, ostirala, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

Prentsa bulegoa

2020-04-05

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, larunbata, apirilak 04, beste 482 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 281 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 201. Bestalde, 10 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, larunbata, 1.032 pertsona identifikatu zituen eta 2.756 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 281 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, bederatzi persona atxilotu zuen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 875 pertsona identifikatu zituzten, 1.865 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 201 isun jarri zituzten atzo, larunbatan, egunean zehar.  Horrez gainera,  pertsona bat atxilotu zuten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.

 Jarrai gaitzazu  Twitter -ren