Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Bi atxilotu Donostian, autokarabana batean lapurreta egiteagatik
2020-04-16
Atzo eguerdian bi gazte atxilotu zituzten, Donostiako Intxaurrondo auzoan aparkatuta zegoen autokarabana batean indarra erabiliz lapurreta egitea eta kalteak egitea leporatuta.
Atzo goizeko hamaika eta erdietan, Ertzaintzaren patruila baten laguntza eskatu zuen partikular batek, hiru pertsona eztabaida bizian ari zirela-eta Intxaurrondo auzoan.
Adierazitako lekura iristean, agenteek identifikatu egin zituzten, eta horietako batek esan zien bi gazteak bera bizi den autokarabana barruan aurkitu zituela eta dena hankaz gora utzi zutela. Horrez gainera, gizonezkoak agenteei esan zien batek bere jantzi bat zuela jantzita.
Horren aurrean, agenteek 18 eta 19 urteko bi gazteak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egitea, bizilekua bortxatzea eta karabanan kalteak egitea leporatuta.