Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0391-eu

Agurainen atxilotu dute lonja batean 95 gramo speed aurkitu ondoren

Prentsa bulegoa

2020-04-16

Ertzainek 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, goizean, Agurainen, osasun publikoaren aurkako delitu batengatik. Arrastatua lonja baten ondoan identifikatu zuten, eta barruan laurogeita hamabost bat gramo speed eta bi doitasun-balantza aurkitu zituzten. Bestalde, Ertzaintzak joan den asteartean Dulantzin 250 gramo speedekin atxilotu zuen 41 urteko gizonezkoa atzo, asteazkena, sartu zuten espetxean epailearen aginduz.

Goizeko hamaikak laurden gutxi aldera, Agurainen herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila batek gizonezko bat identifikatu zuen atea zabalik zuen lonja baten ondoan. Gizonezkoak hiru bat kilo perretxiko zituen poltsa batean, eta, hasiera batean, ez zuen azalpen koherente bat ematen jakin, baina, azkenean, aitortu zuen mendian bildu berri zituela. Gainera, bere gauzen artean, gerriko poltsa baten barruan, bi substantzia sorgorgarri ezberdin, berak aitortu zuenez, speeda eta kristala, zituzten bi poltsatxo aurkitu zizkioten, bai eta hauts zuri baten arrastoak zituzten beste plastiko-zati batzuk ere.

Lonja barruan zegoen mahai batean beste laurogeita hamar gramo speed zituen poltsa bat eta droga banakako dositan banatzeko erabili ohi den moduko plastikozko materiala aurkitu zituzten. Horrez gainera, agenteek bi doitasun-balantza eta beste bi poltsatxo ere atzeman zituzten, batean marroi koloreko substantzia baten zortzi gramo zeuden eta bestean substantzia zuri baten bost bat gramo.

Ebidentzia horien aurrean, gizonezkoa atxilotuta eraman zuten polizia-egoitzara. Arrastatua gaur, osteguna, eraman dute epaitegira, eta dagokion akta ere abiarazi diote alarma-egoeraren ondorioz ezarritako neurriak ez betetzeagatik.

Espetxean sartu dute joan den asteartean Dulantzin 250 speedekin harrapatu zuten gidaria.

Atzo, asteazkena, arratsaldean, sartu zuten espetxean, epailearen aginduz, herenegun Dulantzin atxilotu zuten gidaria, auto barruan berrehun eta berrogeita hamar gramo speedekin harrapatu ondoren.