Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0401-eu

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 333 isun jarri zituzten atzo, osteguna, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

Prentsa bulegoa

2020-04-17

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, osteguna, apirilak 16, beste 333 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 146 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 187. Bestalde, 5 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, osteguna, 840 pertsona identifikatu zituen eta 1.209 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 146 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 5 persona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.560 pertsona identifikatu zituzten, 2.651 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 276 isun jarri zituzten atzo, osteguna, egunean zehar.  

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.

 Jarrai gaitzazu  Twitter -ren