Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0438-eu

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek 205 isun jarri zituzten atzo, astehelena, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

Prentsa bulegoa

2020-04-28

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, astelehena, apirilak 27, beste 205akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 82 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 123. Bestalde, Ertzaintzak 2 pertsona atxilotu zituen arrazoi beragatik eta Udaltzaingoak beste horrenbeste.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan atzo 614 pertsona identifikatu zituen eta 816 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 82 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 2 persona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.160 pertsona identifikatu zituzten, 1.809 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 123 isun jarri zituzten atzo egunean zehar.  Horrez gainera, bi pertsona atxilotu zituen.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.

 Jarrai gaitzazu  Twitter -ren