Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0452-eu

Irungo erdiguneko plaza batean elkarri eraso egin ondoren atxilotu dituzte

Prentsa bulegoa

2020-05-03

Ertzainek bi gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Irungo erdigunean eztabaida izan ondoren elkarri eraso egiteagatik. Bi atxilotuei lesio-delitua leporatu diete, buruan eta aurpegian zauriak egin baitzizkieten elkarri, eta osasun-zentro batean artatu behar izan zituzten biak. Eztabaida atxilotuetako baten semearekin aurretik izandako gorabeheraren baten ondorioz sortu zen dirudienez.

Atzo arratsaldeko zazpiak hamar gutxian gertatu zen Irungo erdiguneko plaza batean. Hainbat bizilagunek deitu zuten Ertzaintzara bi gizonezko borrokan ari zirela esanez. Bertara hurbildu zen patruila batek ikusi zituen bi gizonezkoak elkarri eraso egiten.

Banandu ondoren, agenteek ikusi zuten batek hautsita zuela sudur trenkada eta sudurretik eta belarri batetik odola zeriola. Beste gizonezkoak ere hainbat lesio zituen, besteak beste, zauriak belarri batean eta aurpegian. Dirudienez, atxilotuetako baten semearekin aurretik izandako gorabehera baten ondorioz izandako eztabaidaren ondoren hasi ziren biak borrokan.

Langile sanitarioen laguntza eskatu ondoren, patruilak bi inplikatuak arrastatu zituen lesio-delitua leporatuta. Atxilotuak, 49 eta 35 urtekoak, ospitalera eraman behar izan zituzten, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egitera, jarraian epailearen aurrera eramateko.

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV