Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0455-eu

Bermeon atxilotu dute pertsona bati labana batekin lesioak eragiteagatik

Prentsa bulegoa

2020-05-04

Ertzainek eta udaltzainek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bermeon istilu batean parte hartzea eta arma zuri batekin pertsona bat zauritzea leporatuta. Biktimari ere lesioak leporatu zizkioten, arrastatua makulu batekin jo baitzuen.

Atzo gaueko hamarrak aldera, Ertzaintzaren laguntza eskatu zuten Bermeoko Morondo kaletik, hainbat pertsona borrokan ari zirela eta arma zuri batekin eraso egiten ari zirela esanez.  

Adierazitako lekura Bermeoko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteak hurbildu ziren, eta gizonezko bat ikusi zuten odoletan. Beste gizonezko batek arnasa hartzeko zailtasunak zituela ere ikusi zuten. Pertsona horien bertsioaren arabera, hainbat minutu lehenago istilua izan zuten ezagun batekin diru-kontu batengatik. Gizonezkoak piperbeltz-esprai batekin busti zituen, eta labana batekin bi labankada eman zizkion haietako bati.

Erasotzaileak ere kolpe bat jaso zuen buruan, biktimetako batek makulu batekin jo baitzuen. Horren guztiaren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten arma zuriarekin eraso egin zuen gizonezkoa lesio-delitua leporatuta, eta aurpegian eta bizkarrean ebakiak zituen pertsona inputatu zuten lesio arinak leporatuta.

Arrastatuak eta inputatuak polizia-aurrekari ugari dituzte, eta biei hainbat espediente abiarazi dizkiete Herritarren Segurtasunerako Legea ezarriz, horietako bat alarma sanitarioaren ondorioz konfinamendua ezartzen duen dekretua ez betetzeagatik.