Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0507-eu

Errenteria, ikerketapean geratu da espezie babestuekin harrapatu ondoren

Prentsa bulegoa

2020-05-21

Ertzainek 23 urteko gazte bati eginbideak izapidetu zizkioten ikertu gisa joan den igandean Errenterian, espezie mehatxatuen katalogoan dauden bost narrastirekin aurkitu ondoren.

  Joan den larunbat goizean, zazpi eta erdiak aldera,  Ertzaintzako herritarren babeserako patruila bati Errenteriako kale batera joateko eskatu zioten, gazte bat konfinamendua urratzen ari zela-eta.
Ertzainak berehala hurbildu ziren adierazitako lekura, eta plastikozko poltsa batean suge bat zeraman gazte bat identifikatu zuten.
Agenteak, espezie babestu bat izan zitekeela susmatuta, Foru Aldundiarekin harremanetan jarri ziren, eta Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan jasota dagoen Natrix maura bat zela jakin ondoren, dagokion habitatera itzultzeko kendu zioten.
Ertzainek hurrengo egunean jakin zuten gazteak musker berde bat eta bi suge ere bazituela gertu dagoen animalia zentro batean, eta faunaren aurkako delitu bat leporatuta ikerketapean geratu zen.
Ertzaintzako baliabide bat eta basozain bat aipatutako zentrora joan ziren ikertuarekin, espezieak non zeuden jakiteko eta gazteari kentzeko.
Aurkitu zituztenean, basozainak egiaztatu zuen bi sugeak eta bi musker berdeak espezie mehatxatuen katalogoan jasota dauden espeziak direla, eta bere esku utzi zituzten haien ingurune naturalean aske utz ditzan.
 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV