Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Lezon atxilotu dute autoan zihoazela bikotekide ohiaren aurka jotzeagatik eta bide-segurtasuna arriskuan jartzeagatik
2020-05-26
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Lezon genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta, autoan zihoazela bikotekide ohiari oldartu baitzitzaion eta arriskuan jarri baitzuen euren segurtasuna eta errepideko gainerako erabiltzaileena.
Atzo, astelehena, arratsaldeko lehenengo orduan Ertzaintzaren patruila bat Lezora joan zen, Udaltzaingoa geldituta zegoen auto baten ondoan baitzegoen gizonezko batek emakume bati ustez eraso egin ziolako.
Polizia-baliabideak jakin ahal izan zuenez, inplikatutako gizona bere bikotekide ohiaren autoan sartu zen Pasaian, eta, dirudienez, biak eztabaidan hasi ziren emakumea Lezorako noranzkoan gidatzen ari zen bitartean. Halako batean, gizonak bolanteari heldu zion eta autoa kontrako noranzkoko erreirantz joan zen, euren segurtasuna eta errepideko gainerako erabiltzaileena arriskuan jarriz.
Azkenean, gidariak Lezoko herrigunean geratu zuen autoa, eta gizonak giltza kendu zion eta emakumearen aurka jo zuen. Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteek identifikatu zituzten bi pertsonak hantxe bertan, eta Errenteriako Ertzain-etxeko agenteek gizona atxilotu egin zuten genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta.
Polizia-izapideak amaitutakoan, atxilotua gaur, asteartea, eraman dute Donostiako Guardiako Epaitegira.
Jarrai gaitzazu Twitter bidez
@ertzaintzaEJGV