Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Portugalete, bi atxilotu etxe batean lapurretan ari zirela
2020-05-31
Ertzainek 27 eta 19 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten ostiralean Portugaleten, sartu zirenean inor ez zegoen etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Lapurrek hainbat poltsa prestatu zituzten etxetik hartutako gauzekin, eta barneko patio batetik ihes egiten saiatu zirenean atxilotu zituzten poliziek.
Joan den ostiralean, 05:40an, Muskizeko Ertzain-etxeko agenteei abisu bat iritsi zitzaien, Portugaleteko Azeta auzoko etxe batean ustez lapurreta egin zutela-eta.
Adierazitako lekura iritsen zenean, patruiletako batek eskailburutik ikusi zuen ate bat erdi zabalik zegoela, etxean argia piztuta zegoela eta etxekoak ez ziren eta eskuetan hainbat poltsa zituzten bi pertsona zeudela.
Ustezko lapurrak, poliziek harrapatu egin zituztela ikusita, poltsak bertan utzi eta leiho batera hurbildu ziren, barneko patio batera jauzi egin eta patio-eremu batetik eta etxebizitza baxuetako teilatuetatik ihes egiteko asmoz.
Inguruak zaintzen ari zen beste patruila batek handik laster aurkitu zituen bi inplikatuak beste higiezin bateko portalean, eta identifikatu eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituen. Lapurreta egiten saiatu ziren etxeko sarrerako ateak behartuta zituen bi sarrailak eta barruan dena hankaz gora zegoen, eta tiradera eta armairuetako gauzak lurrean botata. Ustezko lapurrek bertan utzitako poltsetan lapurtzeko asmoz etxetik hartutako hainbat gauza zeuden.
Polizia-eginbideak Barakaldoko Guardiako Epaitegian aurkeztu dituzte.
Jarrai gaitzazu Twitter bidez
@ertzaintzaEJGV