Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0555-eu

Ertzaintzak baditu une bakoitzean bere zereginak betetzeko behar dituen prebentzio sanitarioko materialak

Prentsa bulegoa

2020-06-06

Ohar honen bidez Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzako Giza Baliabideetako zuzendariak eta Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariak Ertzaintzan astero banatzen diren prebentzio sanitarioko materialei buruzko informazioa eman nahi dute beste behin. Atxikitako koadroan ikus daiteke zein izan den materialen banaketaren bilakaera urtarrilaren 30etik joan den astelehenera, ekainaren 1era, arte.

 

FFP2/FFP3 MASKARAK

MASKARA KIRURGIKOAK

BEHIN ERABILTZEKO BUZOAK

NITRILOZKO ESKULARRUAK

BETAURREKO BABESLEAK

URTARRILAK 30
MARTXOAK 2

5.923

0

0

18.700

0

MARTXOAK     3-11

3.158

0

771

13.997

0

MARTXOAK    12-23

127

0

0

0

MARTXOAK 24

1.500

4.000

2.179

79.200

2.012

APIRILAK 1

1.506

4.082

1.541

46.900

1.000

APIRILAK 7

2.483

2.480

825

70.000

425

APIRILAK 14

5.000

5.000

1.120

72.600

534

APIRILAK 20

4.000

3.900

0

0

0

APIRILAK 23

3.600

1.400

0

0

0

APIRILAK 27

4.110

5.050

353

40.100

700

APIRILAK 30

3.480

2.000

0

0

0

MAIATZAK 4

4.060

4.850

60

33.600

500

MAIATZAK 7

3.540

2.150

0

0

0

MAIATZAK 11

4.050

4.950

503

25.900

387

MAIATZAK 14

3.550

2.550

0

0

0

MAIATZAK 18

4.090

4.900

180

29.700

50

MAIATZAK 21

3.510

2.600

0

0

0

MAIATZAK 25

4.070

6.850

185

36.000

0

MAIATZAK 28

3.390

4.350

0

0

0

EKAINAK 1

18.750

10.010

145

10.400

64

GUZTIRA

83.897

71.122

7.862

477.097

5.672

 

Erandioko biltegietatik astero irteten da ertzainek euren unitateetan edo ertzain-etxeetan jasotzen duten material higienikoa eta babes-materiala. Horrela, urtarrilaren 30etik ekainaren 1era arte guztira 83.897 FPP2/3 maskara eta 71.122 maskara kirurgiko, erabili eta botatzeko 7.862 buzo, nitrilozko 477.097 eskularru eta 5.672 betaurreko babesle banatu dira.

Prebentzio-lanetan aritu behar duen Herritarren Babesaren Alorreko ertzain bakoitzak astean FPP2/3 maskara bat eta txandako eta eguneko maskara kirurgiko bat jasotzen ditu, COVID-19aren aurkako borrokan euskal gizarte osoarekin hartutako konpromiso solidarioa mantentzen jarraitzeko.

Ertzain-etxeetako gainerako pertsonalak maskara kirurgikoak ditu osasun-agintariek gomendatutako segurtasun-tarte fisikoa utzi ezin den egoeretarako edo jardueretarako, eta, horrez gainera, unitate bakoitzak FPP2/3 maskarak ditu beste premia-egoera batzuetarako.

Guadalupe Camino Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariak adierazi zuenez, “osasun-larrialdiaren hasiera hartan hornidura-arazoak izan genituen arren, beste erakunde batzuek bezala, ertzainek behar izan dituzten babes-materialen banaketa lehenbailehen normalizatzera bideratu genituen gure ahaleginak, alarma-egoera osoan funtsezkoak izan diren zerbitzu asistentzialak eta polizia-babesa eskaintzen jarraitu ahal izateko”.

Norbera babesteko ekipamenduez gainera, hartutako neurrien artean aipatzekoak dira espazioen banaketa, higiene-neurriak (zapi higienikoak, gel hidroalkoholikoa…], garbiketa eta desinfekzio zerbitzuak indartzea, % 20 gehitu baitira laneko zentroetan eta ibilgailuetan [ozono-makinak polizia-ibilgailuak desinfektatzeko, LIUk, Lehergailuen Unitateak, kanpoko aldeak eta eraikinak desinfektatzeko zerbitzuak…] eta beste hainbat antolaketa-neurri ezinbestekoak ez diren kontaktuak gutxitzeko eta kutsatzea saihesteko.

Analisi serologikoak Ertzaintzan

Bestalde, gogoratu behar da Ertzaintza osoan ari direla analisi serologikoak egiten guztizko artigorputzen azterketaren (IgM e IgG) bitartez, eta horrela jakin daiteke ea pazientea SASRS-CoV-19 birusarekin kontaktuan egon den eta immunitate-motaren bat garatu duen. Analisi serologiko horretan positibo ematen duten agenteei PCR analisia egiten zaie gero.

 

Hauek dira 2020ko ekainaren 3ra arteko emaitzak:

 

 

PROBA SEROLOGIKOEN EMAITZAK

ERTZAINAK GUZTIRA

JASOTAKO SEROLOGIAK

POSITIBOAK

NEGATIBOAK

7.731

6.925 (% 89,6)

299 (% 4.31)

6.626 (% 95.69)

 

 

 

 

 

 

 

RESULTADOS DE LAS PRUEBAS SEROLÓGICAS

ERTZAINAK TOTALES

SEROLOGÍAS RECIBIDAS

POSITIVAS

NEGATIVAS

7.731

6.925 (89,6%)

299 (4.31%)

6.626 (95.69%)

 

***Enlace a irekia: https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/62063-ertzaintza-cuenta-con-los-materiales-prevencion-sanitaria-que-necesitan-cada-momento-para-desempeno-sus-funciones