Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0560-eu

Bederatzi gidari ikerketapean alkoholemiagatik

Prentsa bulegoa

2020-06-07

Asteburu honetan Ertzaintzak bederatzi pertsonaren aurkako eginbideak hasi ditu, ikertu gisa, bide-segurtasunaren kontrako delituengatik, ibilgailua gidatzen ari zirela geldiarazi eta dagozkion testetan alkohol-tasa positiboak eman ondoren.

Atzo, larunbata, lau kasu erregistratu zituen Ertzaintzak Gernikan, Ortuellan, Olaberrian eta Zarautzen, eta, gaur, igandea, beste bost Lemoan, Sopelan, Azkoitian, Lezon eta Tolosan.