Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0626-eu

Ertzaintzaren helikopteroak Pasaian harkaitz artean istripua izan duen gazte bat erreskatatu du

Prentsa bulegoa

2020-06-27

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek Pasaiako itsaslabarrean erori den 18 urteko gazte bat erreskatatu dute helikopteroarekin. Biktimak zauriak zituen beso batean eta hanka batean.

Gaur goizeko hamaikak eta laurden aldera, larrialdietako SOS DEIAK 112 zerbitzuak pertsona baten deia jaso du, gazte bat Pasai San Pedron, harkaitz artean, erori dela esanez.

Larrialdietako hainbat baliabide, suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta Ertzaintza, berehala hurbildu dira adierazitako lekura, eta zauritua ohatila batean jarri eta helikopteroan eraman dute Garberako suhiltzaileen heliportura, eta bertan zain zegoen anbulantzia batek ospitalera eraman du.