Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0656-eu

Euskalmetek iragarri du hauteskunde-eguna beroa izango dela eta ekaitz-arriskua izango dela

Prentsa bulegoa

2020-07-09

Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, datorren igandea, uztailak 12, hauteskunde-egun beroa izango da, baina ekaitz-zaparradak bota ditzake, batez ere goizaldean eta eguneko lehenengo orduetan.

Euskalmeten arabera, igandean udako tenperatura beroak izango ditugu, eta tenperatura maximoak 30 ºC ingurukoak izango dira EAEko leku askotan, batez ere barnealdean.

Hala ere, egunean zehar ostarteak nagusiko badira ere eta giroa lasaia eta eguzkitsua izango bada ere, ezegonkortasuna ere izango dugu eta ekaitz-zaparradak bota ditzake.

Egunean zehar haizeak ekialdetik joko du, baina arratsaldean ipar-ekialdeko haizea joango da indartzen. Ekaitza sortzen den lekuetan haizea nabarmen areagotuko da.

Aurreikusitako tenperatura minimoa: 12-15 ºC

Aurreikusitako tenperatura maximoa: 25-30 ºC

Iragarpen meteorologikoen eguneratzeak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten http://www.euskalmet.eus webgunean eta Twitterreko @Euskalmet kontuan.

 

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV