Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Errenterian atxilotu dute beste gazte bati labana batekin eraso egiteagatik
2020-07-17
Ertzainek, Errenteriako Udaltzaingoaren laguntzaz, 25 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo gauean Errenterian bertan, beste gazte bati bi labankada emateagatik. Gaztea ospitalera eraman behar izan zuten.
Erasoa atzo gauean gertatu zen Errenteria erdiguneko ostalaritza-establezimendu baten kanpoaldean. Biktimaren arabera, aspalditik berarekin ondo konpontzen ez den ezagun bat hurbildu zitzaion eta aurpegia piperbeltz esprai batekin busti zion. Biak indarka hasi zirenean, erasotzaileak labana atera eta hainbat labankada eman zizkion, eta horietako batek aldakan harrapatu zuen eta beste batek belaunean.
Adierazitako establezimenduko atezainek kendu zioten labana gizonezkoari, eta honek alde egin zuen.
Inguruan zebiltzan polizia-baliabideei gertatutakoaren berri eman zieten, eta ertzainek biktima artatzen zuten bitartean, Udaltzaingoaren patruila batek inguruan aurkitu zuen erasotzailea. Gazteak zituen zauriak ikusita, osasun-zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman zuten, eta ertzainek atxilotu egin zuten udaltzainek aurkitutako erasotzailea. Arrastatua gaur goizean bertan eraman dute epailearen Aurrera.