Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Hiru pertsona atxilotu dituzte azken orduetan, goizaldean Bilbon gertatutako erasoen ondorioz
2020-07-25
Bilboko ertzain-etxeko agenteek hiru gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan, Iturribide eta Uribitarte kaleen inguruetan gertatutako bi borrokaren ondorioz. Bi pertsona Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte, zituzten lesioak sendatzeko.
Lehen gorabehera goizaldeko ordu biak eta gero gertatu da, Iturribide kalean. Ertzaintzako patruilak bertara joan dira, partikularren hainbat deitan laguntza eskatu baita. Antza denez, borroka bat gertatu da, eta gazte bat zaurituta geratu da. Lekura iritsi ondoren, biktimari arreta eskaini zaio, eta Basurtuko ospitalera eraman dute, lepoan ebaki bat zuela. Hainbat lekukok adierazi dutenez, erasotzailea inguruetan zegoen, eta, aurkitu ondoren, atxilotu egin dute, lesio-delitu batez akusatuta.
Handik lau ordura, beste antzeko gorabehera bat gertatu da, Uribitarte kalean. Kasu horretan, gazte batek osasun-laguntza behar izan du, dirudienez botiladaka bat eman baitiote buruan. Bertara iritsitako ertzainek gertakarien lekuan zeuden bi gizonezko atxilotu dituzte lesio-delitu bat egiteagatik, biktimak eta lekukoek identifikatu ondoren.
Atxilotu guztiak, 32 urteko gizona eta 18 eta 22 urteko gazteak, polizia-bulegoetan daude, epailearen esku jartzeko zain.