Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
20_0969 Azpeitia, Ertzaintzako Esku Hartzeko Unitateak Alemanian egindako hilketa batengatik bilatzen ari ziren gizon bat atxilotu du

Azpeitia, Ertzaintzako Esku Hartzeko Unitateak Alemanian egindako hilketa batengatik bilatzen ari ziren gizon bat atxilotu du
2020-10-14
Gaur goizaldean Ertzaintzako Esku Hartzeko Unitateko agenteek 50 urteko gizon atzerritar bat atxilotu dute Azpeitiako hotel batean. Gizonak Schengen eremuan atxilotzeko eta estraditatzeko agindua zuen indarrean Alemanian egindako hilketa batengatik.
Ertzaintzak jakin zuen epailearen agindu bat bete gabe zuen gizon bat Azpeitiako hotel batean zegoela ostatu hartuta. Urola-Kostako Ertzain-etxetik beharrezko baieztapenak egin ondoren, jakin zuten ihes egindako gizon bat zela eta, adierazitako Schengen aginduaren arabera, armatuta egon zitekeela eta biolentoa izan zitekeela. Hori dela eta, Ertzain-etxetik arrisku handiko polizia-operazioetan espezializatutako Ertzaintzako Esku Hartzeko Unitateko talde bat aktibatu zen.
Operatiboa Ertzain-etxearekin koordinatu ondoren, Esku Hartzeko Unitateko agenteek gizonaren gelan sartu eta atxilotu egin zuten. Arrastatuak ez zuen armarik, eta ez zien agenteei aurre egin.
Atxilotutako gizona Urola-Kostako Ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideak hasteko, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.
Jarrai gaitzazu Twitter bidez
@ertzaintzaEJGV