Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

21_0040 Ertzaintzak eskeleto bat aurkitu du Bizkaian, Leioako baratze baten ondoan

Ertzaintzak eskeleto bat aurkitu du Bizkaian, Leioako baratze baten ondoan

Servicio de prensa

2021-01-17

Atzo, larunbata, ertzainek giza eskeleto bat aurkitu zuten Bizkaiko Leioa herriko baratze baten ondoan. Ertzaintza bertara agertu zen pertsona batek deitu ondoren sasiak garbitzen ari zen talde batek gorpuzkiak aurkitu zituela esanez.
Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute datozen orduotan autopsia egiteko eta identifikatzeko. Aurretiazko ikerketaren arabera, badirudi gorpua adineko gizon batena izan daitekeela, eta, itxura guztien arabera, aspaldikoa da. Horrez gainera, dirudienez, eskopeta-jaurtigai batek eragindako inpaktuak ditu.
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertakaria argitzeko.