Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_ 0222 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendian istripua izan duten txirrindulari bat eta mendizale bat erreskatatu dituzte

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendian istripua izan duten txirrindulari bat eta mendizale bat erreskatatu dituzte
2022-03-27
Gaur eguerdian suhiltzaileek eta Ertzaintzak Errenteriako Listorretako aisia gunean gorabehera bat izan duen txirrindulari bat eta Anboton pendizean behera jausi den mendizale bat erreskatatu dituzte.
Lehenengo esku-hartzea eguerdiko hamabiak aldera egin dute, Listorretako parkeko zuhaizti batean txirrindulari bat pendizean behera erori dela jakin ondoren. Lekura agertu den Ertzaintzaren helikopteroak eta mendiko ataleko agenteek, suhiltzaileekin batera, erreskatatu dute biktima eta anbulantzia iristeko moduko leku bateraino eraman dute. Zauritua ospitalera eraman dute.
Handik ordu erdira laguntza eske egindako beste dei baten bidez jakitera eman dute gazte bat erori dela Anboton, Pol Pol inguruan. Inguruan praktikak egiten ari zen dispositibo batean parte hartzen ari ziren osasun-zerbitzuek, suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko kideek eta Ertzaintzako erreskateko baliabideek osatutako Larrialdietako Zerbitzuak hurbildu dira zauritua zegoen lekura, eta anbulantziaraino eraman dute. Anbulantziako osasun-zerbitzuek artatu dute gorputzean ebakiak eta kolpeak zituen zauritua.