Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0152 Bilbon atxilotu dute eraso egiteagatik

Biktimak hortz bat galdu du jasotako ukabilkadaren ondorioz

Bilbon atxilotu dute eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2022-03-05

Ertzainek 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Bilbon, taberna bateko bezero bati eraso egitea leporatuta. Biktimak ukabilkada bat jaso zuen ahoan, eta hortz bat galdu zuen eta ebakia egin zuen ezpainean.

Atzo goizeko hamaikak aldera gizonezko batek SOS DEIAK 112ra deitu zuen Bilboko San Frantzisko auzoan gazte batek jo egin zuela, ahoan ukabilkada bat eman ziola, esanez. Lekura agertu ziren Ertzaintzaren patruilak biktimarekin harremanetan jarri ziren, eta anbulantzia bat eskatu zuten, ukabilkadaren ondorioz biktimak ezpainean ebakia baitzuen eta hortz bat galdu baitzuen. Osasun-zerbitzuek Basurtuko Ospitalera eraman zuten zauritua. Bien bitartean, agenteek ustezko erasotzaileari buruzko datuak jaso zituzten lekuan bertan, eta inguruan aurkitu eta atxilotu zuten erasotzailearen ezaugarriekin bat zetorren gazte bat, eskuineko eskuko hatz koskorretan zuen zauri batetik odola dariola zegoena.

Atxilotuak, 21 urteko gizonezkoak, polizia-aurrekari ugari ditu antzeko egintzengatik, eta Ertzain-etxera eraman zuten. Une hauetan agintari judizialaren eskuetan jarri zain dago.