Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Bi atxilotu Pasaiako etxe batean lapurreta egiteagatik
2022-03-16
Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte Donostian atzo goizaldean Pasaiako etxe batean egindako lapurretarekin ustez zerikusia izateagatik.
Atzo goizean Ertzaintzan salatu zuten lapurreta egin zutela goizaldean Pasaiako etxe batean. Lapurreta etxekoak lo zeudela egin zuten, eta goizean esnatu zirenean etxea hankaz gora aurkitu zuten. Horrez ginera, besteak beste, dirua eta agiriak zituzten bi diru-zorro, bi telefono mugikor eta tableta bat lapurtu zituztela ere konturatu ziren.
Gertaeren inguruan hasitako ikerketan jakin ahal izan zuten, telefono mugikor bat eta tableta bat saltzen saiatu zirela Donostiako denda batean, eta izan zitezkeela adierazitako etxetik lapurtutakoak.
Kale-jantzian zeuden bi agentek ikerketarekin jarraitu zuten, eta, objektuak erosteko interesa zuten pertsonak zirela aditzera emanez, susmagarriekin harremanetan jartzea lortu zuten. Eskaintzen zizkieten telefono mugikorra eta tableta Pasaiako etxean lapurtutakoak zirela egiaztatu zutenean, ertzainak polizia gisa identifikatu ziren. Ondoren, bi gizonezkoak mugitzen hasi ziren eta agenteak jotzen saiatu ziren, baina mendean hartu ondoren etxean lapurreta egitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta atxilotu zituzten. Agenteek egin zieten gorputz-miaketan, bati eskumuturreko erloju bat eta lurrungailu bat aurkitu zizkioten, biak ere Pasaiako etxetik lapurtutakoak.
Polizia-aurrekariak dituzten atxilotuak, 52 eta 31 urtekoak, gaur egunean zehar jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.