Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Bilbon atxilotu dute adingabeei lapurreta egiteagatik
2022-03-17
Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, Leioako leku ezberdinetan adingabeei lapurreta egiten zien talde baten burua izatea leporatuta.
Leioan indarkeria eta beldurra erabiliz gazte talde batek egindako lapurretengatik jarritako hainbat salaketatan oinarrituta, Ertzaintzak beharrezko ikerketak hasi zituen egileak identifikatzeko. Ikertzaileek jakin ahal izan zutenez, egileek 4 – 6 pertsonako taldean jarduten zuten adingabeen kontra, eta, inguratu eta beldurtu ondoren, telefono mugikorrak eta dirua ematera behartzen zituzten, kasuren batean indarkeria ere erabiliz.
Lapurren taldearen burua identifikatu ondoren, ertzainek atzo arratsaldean atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten. Zabalik jarraitzen du gainerako inplikatuak aurkitzen saiatzeko ikerketak.