Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Bilbon atxilotu dute etxe batean sutea eragiteagatik
2022-05-01
Ertzaintzak 50 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, larunbata, Bizkaiko hiriburuan, etxeko indarkeriaren esparruan ustez sute bat eragitea leporatuta. Emakumeak sua piztu zuen gelak alokatzen dituzten etxebizitza batean, bikotekide ohia bizi den gelan.
Atzo, larunbata, goizeko seiak aldera, emakume bat gelak alokatzen dituzten Bilboko etxebizitza batean sartu zen. Akusatuak bikotekide ohiaren gelan sartu eta sua piztu zuen. Sutearen ondorioz, ez zen kalte pertsonalik izan, baina Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen eta suhiltzaileek sua itzali behar izan zuten. Ertzaintzak egindako ikerketak ondorioztatu zuen erretako gelan bizi zen gizonaren bikotekide ohiak piztu zuela sua. Horren aurrean, larunbat arratsaldean atxilotu zuten agenteek 50 urteko emakumea, etxeko indarkeriaren esparruko sute-delitua leporatuta.