Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0238 Bilbon “in fraganti” harrapatu dute etxe batean lapurretan ari zenean

Bilbon “in fraganti” harrapatu dute etxe batean lapurretan ari zenean

Servicio de prensa

2022-05-03

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du goizaldean Bilbon, leiho bateko kristala hautsi eta terrazatik sartuta etxe baten barruan aurkitu ondoren.

Gaur goizaldeko bostak baino lehentxeago, partikular batek dei baten bidez jakinarazi dio Ertzaintzari Bilboko Uribarri auzoko etxe batean lapurreta egin nahian ari zirela.

Adierazitako lekura herritarren babeserako patruilak hurbildu dira, eta egiaztatu ahal izan dute une horretan inor ez zegoen etxe batean gizon bat zebilela, eta eskalatuz terrazara igo dela. Terrazan ustezko lapurrak leiho bateko kristala hautsi du, eta horrela lortu du etxean sartzea.

Horren aurrean, agente jarduleek identifikatu egin dute gizona, eta gero atxilotu egin dute indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Arrastatua, 34 urteko gizonezkoa, polizia-egoitzan dago dagozkion eginbideak betetzeko, eta datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan Bilboko Guardiako Epaitegian.