Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Santurtzi, hiru atxilotu joko-areto bateko makina bat behartzeagatik
2022-04-01
Ertzaintzak eta Santurtziko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joko-areto bateko makina bat manipulatu eta barruan zegoen dirua lapurtu ondoren.
Gaur, ostirala, goizaldeko ordu bata aldera, poliziaren laguntza eskatu dute Santurtziko joko-areto batetik, lau gizonek makina bat, barruko dirua lapurtzeko, leherrarazi egin dutela esanez.
Lekura agertu diren Ertzaintzako baliabideek egitateen egileei buruzko informazioa bildu dute, eta horietako bi handik minutu batzuetara aurkitu dituzte inguruan. Agenteek identifikatu egin dituzte inplikatuak, eta gorputz-miaketa egin dietenean txanpon ugari aurkitu dizkiete. Bi gizonak gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte, eta polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion eginbideak hasteko.
Santurtziko Udaltzaingoari, Ertzaintzarekin koordinatuta, lapurretaren berri eman diote, eta hirugarren lapurra aurkitu eta delitu bera leporatuta arrastatu dute.
Bi polizia-kidegoek laugarren inplikatuaren bila jarraitzen dute, eta espero dute arrastatuak Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jartzea eginbideak amaitutakoan.