Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0260 Dos personas heridas e importantes retenciones debido a un accidente de circulación en la N-637 a su paso por Barakaldo

Bi pertsona zauritu dira eta ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean, Barakaldon, gertatu den zirkulazio-istripu baten ondorioz

Servicio de prensa

2022-04-08

Bi pertsona zauritu dira gaur arratsaldeko lehenengo orduan N-637 errepidean, Barakaldoko udal-barrutian, gertatu den zirkulazio istripu batean. Istripuaren ondorioz errepidea itxita geratu da Kantabriarako noranzkoan, eta 10 bat kilometroko ilarak sortu dira, beraz, N-637 errepidean eta 6 bat kilometrokoak BI-637 errepidean.

Arratsaldeko ordu bata eta hogeian istripu bat gertatu da N-637 errepidean, Barakaldon, A-8arekin lotzen den tunelean eta Kantabriarako noranzkoan. Itxura denez, tuneleko hormako panel batzuk askatu dira. Lau autok izan dute istripua eta bi pertsona zauritu dira, eta biak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Errepidea itxita geratu da Kantabriarako noranzkoan, eta, horren ondorioz, 10 bat kilometroko ilarak sortu dira N-637 errepidean eta eragina izan dute Txorierrin. Bestalde, BI-637 errepidean, Avanzadako errepidean ere, 6 bat kilometroko ilarak sortu dira. Arratsaldeko lauak eta hogei inguruan zabaldu da errepidea.