Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0274 Donostian atxilotu dute pub bateko segurtasunaren arduradunari arma zuri batekin eraso egiten saiatu ondoren

Donostian atxilotu dute pub bateko segurtasunaren arduradunari arma zuri batekin eraso egiten saiatu ondoren

Servicio de prensa

2022-04-13

Ertzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, Donostian, pub baten segurtasunaren arduradunari kuter batekin mehatxu egitea eta eraso egiten saiatzea leporatuta, arazoak sortzeagatik lokaletik kanpora bota dutenean.

Goizaldeko lauak baino lehentxeago poliziaren laguntza eskatu dute Donostiako Alde Zaharreko pub batean, segurtasun-langileek barruan arazoak sortzen aritu den pertsona bat atxikita zutela esanez. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta agenteek susmagarria identifikatu dute.

Egiaztatu ahal izan dutenez, gizona establezimendutik bota dute bere jarrerarengatik, eta bertako segurtasunaren arduraduna mehatxatzen hasi da eta kuter bat aterata saihetsaldean eraso egiten saiatu da. Jagoleak erasoa saihestea eta arma zuria kentzea lortu du.

Horren aurrean, ustezko erasotzailea atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egiteko eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.