Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0276 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiz mendian pendiz batean behera erori den ibilgailu bateko bidaiariak erreskatatu dituzte

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiz mendian pendiz batean behera erori den ibilgailu bateko bidaiariak erreskatatu dituzte

Prentsa Zerbitzua

2022-04-14

Ibilgailua iristeko zaila zen leku batetik amildu da eta lau bidaiariak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.

Gaur arratsaldeko zazpiak aldera, larrialdietako SOS-Deiak zerbitzuak abisu bat jaso du, Munitibarko udal-barrutian (Bizkaia), Oiz mendiko igoeran, ibilgailu bat pendiz batean behera erori dela esanez.  

Lekura suhiltzaileak, Babes Zibila, hiru anbulantzia eta Ertzaintzaren patruilak eta Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroa hurbildu dira. Autoa iristeko zaila zen leku batean zegoen, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, pendiz batean behera erori baita lau bidaiarirekin. Horietako hiruk bere kabuz irtetea lortu dute, baina laugarrena barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek lagundu behar izan diote ateratzen.

Azkenean, lau zaurituak oinez eraman dituzte leku seguru batera, eta bertan zain zituzten anbulantziek eraman dituzte gero Gurutzetako ospitalera.

Jaitsi Foto rescate monte Oiz

Jaitsi Oiz mendia erreskate argazkia