Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0284 Hiru atxilotu sexu-abusuengatik Euskadiko hiru hiriburuetan

Hiru atxilotu sexu-abusuengatik Euskadiko hiru hiriburuetan

Servicio de prensa

2022-04-17

Ertzaintzak 28 urtetik 51 urtera bitarteko hiru gizon atxilotu ditu azken orduotan Bilbon, Donostian eta Gasteizen hiru emakumeren aurkako sexu-abusuengatik.

Lehenengo gizona atzo gauean atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan, emakume batek salatu ondoren masaje-zerbitzu bat kontratatu zuela eta, bere bertsioaren arabera, masajistak bere lanean neurria gainditu zuela, bere parteak ukitu baitzizkion. 

Ordu beretsuan, Gasteizen Ertzaintzaren beste patruila batek 44 urteko gizon bat atxilotu zuen ostalaritza-establezimendu bateko zerbitzariaren aurkako abusuengatik. Arrastatuak, abusuak egiteaz gainera, biktima iraindu eta mehatxatu zuen. 

Azkenik, goizaldeko bostak aldera beste emakume bat sexu-abusuen biktima izan da Bilboko ostalaritza-establezimendu bateko komunetan. Emakumea komunetik irteten ari zenean, aurretik molestatzen aritu zitzaion gizon bat hurbildu zitzaion, eta bidea itxi ondoren sexu-abusuak egin zizkion bere borondatearen aurka. Biktimaren lagun bat, denbora asko pasatzen ari zelako kezkatuta, zer gertatzen ari zen ikustera joan zen eta erasotzailearen aurka indar egiten aurkitu zuen. Biktimari lagundu zionean, gizonak ihes egin zuen. Emakumeek Ertzaintzaren patruila bati eman zioten gertatutakoaren berri, eta honek ustezko erasotzailea atxilotu zuen lekukoen laguntzari esker. 

Bi atxilotu atzo jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan, eta hirugarrena datozen orduotan jarriko dute.