Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Azpeitia, hiru atxilotu denda batean lapurreta egin ondoren
2022-04-21
Ertzaintzak 19, 21 eta 22 urteko hiru gazte atxilotu ditu goizaldean Azpeitian, Urbitarte auzoko establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Gaur goizaldeko ordu biak aldera, Azpeitiako bizilagun batek Udaltzaingora deitu du merkataritza-lokal batean barruan hainbat pertsona zeudela esanez.
Adierazitako lekura Ertzaintzaren baliabideak iritsi dira, eta egiaztatu dute establezimenduko erakusleihoaren kristala hautsita zegoela. Agenteek handik metro gutxi batzuetara aurkitu dituzte ustezko lapurren deskribapenarekin bat zetozen hiru gazte, eta miatu dituztenean saltokiko kutxa erregistratzaileko txanpon eta billete ugari aurkitu dizkiete.
Horren aurrean, inplikatuak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion eginbideak betetzeko. Espero dute horiek amaitutakoan Azpeitiako Epaitegiaren eskuetan jartzea.