Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0293 Donostian atxilotu dute okindegi batean lapurreta egin ondoren

Donostian atxilotu dute okindegi batean lapurreta egin ondoren

Servicio de prensa

2022-04-21

Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, indarra erabiliz okindegi batean lapurreta egitea leporatuta.

Gaur, osteguna, goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzaren patruila batek polizia-autoa igarotzean ezkutatzen saiatu den gazte bat ikusi du Donostiako Antiguo auzoan.

Ertzainek ikusi dute gaztea korrika hasi dela beste gizonezko batekin batera. Patruilak bi gazte horietako bat atzeman du, eta gazteak agenteei esan die beste bi pertsonarekin batera inguruan dagoen establezimendu batean lapurreta egiten saiatu dela.

Lekura agertu den bigarren patruila batek egiaztatu du okindegiko erakusleihoa hautsita zegoela eta barruko kutxa-erregistratzailea eta kutxatila baten tapa lurrean zeudela.

Horren aurrean, eta inplikatua bi eskuetan zituen zaurietatik odola dariola zegoela ikusi ondoren, agenteek gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko, eta, horiek amaitu ondoren, Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jartzea espero dute.