Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0303 Zarautz, bi atxilotu borroka batean parte hartu ondoren

Zarautz, bi atxilotu borroka batean parte hartu ondoren

Prentsa Zerbitzua

2022-04-25

Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Zarautzen, lesio-delitu bat leporatuta. Bi inplikatuek dirudienez bi taldeen artean izandako borroka batean parte hartu zuten.

Atzo, igandea, goizean, bi pertsona talde borrokan aritu ziren Zarauzko bi leku ezberdinetan.

Zarauzko tren-geltokian hainbat pertsona borrokan ari zirela jakin ondoren, Ertzaintzaren baliabideak bertara hurbildu ziren, eta bi pertsona talde aurkitu zituzten geltokiko nasan elkarren aurka borrokan. Taldeak banandu zituztenean, patruila jarduleek anbulantzia bat eskatu zuten gizonezko batek buruan zauria zuela eta odoletan zegoela ikusita.

Gertakaria argitzeko ikerketari hasiera eman ziotenean, agenteek egiaztatu zuten borrokak aurretik izandako beste borroka batekin zuela zerikusia, eta lehenengo borrokan geltokikoan inplikatuta zeuden pertsona berberak zeudela inplikatuta. Bi borroka horien ondorioz, bi pertsona eraman zituzten osasun-zentroetara lesioak sendatzera.

Gertakariaren ikerketaren ondorioz bi pertsona horiek atxilotu zituzten ustezko lesio-delitu bat leporatuta, eta bi atxilotuak Ertzain-etxera eraman zituzten dagozkion polizia-eginbideak hasteko. Horiek amaitutakoan, bi pertsonak aske utzi zituzten eta eginbideak Azpeitiako Guardiako Epaitegira bidali zituzten.