Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0321 Euskadiko eta Kantabriako Larrialdietako Zerbitzuek elkarlanean erreskatatu dute Karrantzan istripua izan duen txirrindulari bat

Euskadiko eta Kantabriako Larrialdietako Zerbitzuek elkarlanean erreskatatu dute Karrantzan istripua izan duen txirrindulari bat

Servicio de prensa

2022-04-30

Biktima erori egin da gaur goizean lagun batzuekin batera ArmaƱongo Parke Naturalean mendiko bizikletan zebilenean. Istripua gertatu den lekura iristeko zailtasunak ikusita, aireontzi bat behar izan da erreskaterako. Larrialdietako bi zerbitzuen arteko koordinazioari esker azkar eraman ahal izan dute biktima, 44 urteko gizona, Gurutzetako ospitalera.

Istripua goizeko hamaikak eta bostean gertatu da, eta dei baten bidez eman diote jakitera Larrialdietako SOS Deiak 112 Zerbitzuari Karrantzan txirrindulari bat erori egin dela. Biktimak lagun batzuekin batera ArmaƱongo Parke Naturalean mendiko bizikletan zebilenean izan du istripua, eta lesioak egin ditu aurpegian eta konortea galdu du.
Berehala jarri dute abian erreskateko dispositiboa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek lagunduta, eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atalak, Balmasedako Ertzain-etxeko patruilek eta suhiltzaileek parte hartu dute bertan, Kantabriako Autonomia Erkidegoko larrialdietako zerbitzuen helikoptero baten laguntzaz.
Lekura hurbildu diren larrialdietako zerbitzuek erreskatatu eta artatu dute zauritutako txirrindularia, eta, azkenean, istripua gertatu den lekura iristeko zailtasunak ikusita, helikopteroan eraman duten osasun-zentrora. 
Larrialdietako bi zerbitzuen arteko koordinazioari esker azkar eraman ahal izan dute biktima, 44 urteko gizona, Gurutzetako ospitalera.