Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0326 Bi atxilotu Irunen, gizon bati eraso egin eta diru-zorroa kentzeagatik

Bi atxilotu Irunen, gizon bati eraso egin eta diru-zorroa kentzeagatik

Servicio de prensa

2022-05-02

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktimak aurre egin zien telefono mugikorra lapurtzea eragozteko, eta jo egin zuten eta, azkenean, diru-zorroa kendu zioten.

Igande goizeko hamaikak aldera, Irunen prebentzio-lanetan ari zen patruila bati partikular batek jakitera eman zion une horretan identifikatzen ari ziren bi pertsonek indarkeria erabiliz lapurreta egin zutela hantxe bertan. 

Agente jarduleek egiaztatu ahal izan zuten lapurretaren biktimak, inguruan zegoenak, zauri arinak eta makadurak zituela gertaeraren ondorioz, eta bi gizonak atxilotu egin zituzten, beraz, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. 

Patruilek egiaztatu ahal izan zutenez, biktimari hiru gizonezko hurbildu zitzaizkion telefono mugikorra kentzeko asmoz, eta honek aurre egin zienez, jo egin zuten eta, azkenean, diru-zorroa kendu zioten. Zauritua Bidasoako Eskualde Ospitalera eraman zuten lesioak artatzeko. 

Atxilotuak, 19 eta 23 urteko bi gizonezko, polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak betetzeko, eta gaur, astelehena, goizean agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte Irungo Guardiako Epaitegian.