Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0330 Bilbon, hondakinak kudeatzeko Zabalgarbiko instalazioetan, gizon baten gorpua agertu da eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian

Bilbon, hondakinak kudeatzeko Zabalgarbiko instalazioetan, gizon baten gorpua agertu da eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian

Servicio de prensa

2022-05-03

Gaur goizaldean hasiera batean kriminalitate-zantzurik ez duen pertsona baten gorpua agertu da Bilboko udal-barrutian, Zabalgarbiko instalazioetan, hondakinak husteko eta tratatzeko prozesuan, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian.

Gaur, asteartea, goizaldeko 05:15ean deitu dute Ertzaintzara aipatutako enpresatik, kamioiek aldez aurretik hustutako zama kudeatzen ari ziren langileek pertsona baten, gizon baten, gorpua ikusi dutela esanez.

Ertzaintzako Begi Ikuskapenak ataleko baliabideak eta auzitegiko medikua bertan lanean aritu dira, eta hildakoaren gorpua Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute dagokion autopsia egitera. Bestalde, beharrezko eginbideak egiten ari dira pertsona identifikatzeko.