Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0341 Zarautzen gizon bat atxilotu dute hondartzan lapurreta egin ondoren

Zarautzen gizon bat atxilotu dute hondartzan lapurreta egin ondoren

Servicio de prensa

2022-05-07

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Zarautzen, hondartzan adingabe batzuei lapurreta egitea leporatuta. Lapurtutako gauzen artean mugikor batzuk eta patinete elektriko bat zeuden.

Atzo, ostirala, arratsaldeko seiak aldera, Ertzaintzaren patruilen laguntza eskatu zuten Zarautzen, berriemailearen arabera hondartzan lapurreta egin baitzuten.

Lekura agertu zirenean, lekukoek patruilei jakitera eman zieten gizon susmagarri bat ikusi zutela inguruan zokomiran, eta gero egiaztatu ahal izan zutela norbaitek motxila bat, norberaren gauzak eta patinete elektriko bat lapurtu zizkiela bainu bat hartzen ari ziren adingabe batzuei.

Jarraian, agente jarduleek ingurua miatu zuten eta ustezko lapurra izan zitekeen pertsona bat aurkitu zuten. Gainera, une horretan patruilek edukiontzi batzuetan poltsa bat eta lapurtutakoak zirela ziruditen hainbat objektu uzten ikusi zuten. Identifikatu ondoren, agenteek egiaztatu zuten ustezko lapurra zela, ez baitzuen azaltzen jakin utzi berriak zituen gauzen artean zeuden bi mugikorren jatorria.  

Horren guztiaren aurrean, gizona, 27 urtekoa, atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten, ebasketa-delitua leporatuta.