Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0345 Bilbon atxilotu dute Erandion oinezko bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtu zion eta beste bati telefono mugikorra kendu zion gaztea

Bigarren pertsona bat ere ikertu dute

Bilbon atxilotu dute Erandion oinezko bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtu zion eta beste bati telefono mugikorra kendu zion gaztea

Servicio de prensa

2022-05-08

Ertzainek 18 urteko gazte bat arrastatu dute Bizkaiko hiriburuan, bi delitutan inplikatuta egoteagatik. Oinezko bati urrezko katea kendu zion indarrez tira eginda eta emakume bati telefono mugikorra, Erandion ibaiadar inguruan paseatzen ari zirenean. Lapurretetan parte hartu zuen beste pertsona bat ere identifikatu dute, eta eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa.

Martxoaren 22 arratsaldean, Ertzaintzak Erandion ibaiadarreko bidean oinez zihoazen bi pertsonari bi gaztek egindako lapurreten berri izan zuen. Gizon batek ikusi zituen inplikatuak emakume bati, hau konturatu gabe, telefono mugikorra kentzen, eta errieta egin zien, beraz. Horrela, telefonoa legezko jabeari itzultzea lortu zuen, baina bat-batean bere aurka indarrez jo zuten. Lepotik heldu ondoren, indarrez tira eginda urrezko katea eta domina kendu zizkioten, eta, gizona lurrera bota ondoren, korrika ihes egin zuten. Handik laster inguruan aurkitu zuen gizonak domina, dirudienez erori egin baitzitzaien lapurrei ihesi zihoazenean.

Bi delituen berri izan ondoren, Erandioko Ertzain-etxetik zegokion ikerketa jarri zuten abian gertatutakoa argitzeko. Egindako ikerketaren ondorioz bi egileak identifikatu ahal izan zituzten. Ostegun arratsaldean, Bilbon herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila batek atzeman zuen horietako bat, eta atxilotu egin zuen Erandiotik atxilotzeko emanda zuten polizia-agindu bat zegoenez.

Beste pertsonari, 20 urtekoari, eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa delitu horiengatik. Bi inplikatuek aurrekariak dituzte anteko gertaerengatik.

Arrastatua ostiralean eraman zuten Epaitegira.