Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0349 Bilbo, bi atxilotu liskar batean gazte bati botila batekin ebakiak egiteagatik

Bilbo, bi atxilotu liskar batean gazte bati botila batekin ebakiak egiteagatik

Servicio de prensa

2022-05-09

Ertzainek 19 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte goizaldean Bilbon beste gazte bati hautsitako botila batekin eraso egin eta hamar bat ebaki egitea leporatuta. Biktima ospitalera eraman dute.

Bart gaueko hamabi eta erdiak aldera, lekuko batzuek ohartarazi dute hainbat pertsona borrokan ari zirela Bilboko Alde Zaharrean. Ertzaintzaren patruilak adierazitako lekura hurbildu direnean, lurrean etzanda zegoen eta sabelaldean, bularraldean, sorbaldan eta eskuineko ukondoan hainbat ebaki zituen biktimari lehenengo laguntza eman diote.  Zauritua anbulantzian eraman dute osasun-zentro batera, eta bertan ari da sendatzen.  Bien bitartean, beste polizia-baliabide batzuek gertaeren lekukoei deklarazioa hartu diete, eta hauek adierazi dute inguruan zeuden bi gazte zirela erasotzaileak, eta identifikatu eta lesio-delitu bat leporatuta atxilotu dituzte.

Arrastatuak 19 urteko bi gizonezko dira, eta polizia-egoitzara eraman dituzte eta datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

                Bestalde, Bilbon 27 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu dute eraso egiteagatik. Goizaldeko hiru eta erdiak aldera gertatu da Bilboko Bolueta auzoan. Dirudienez, biktimak eta erasotzaileak eztabaida izan dute lokal batean, eta, kanpora irten direnean, arrastatu duten gazteak edalontzi batekin jo du buruan biktima. Ertzaintzaren patruilak iritsi direnean, zauritua osasun-zentro batera eraman behar izan dute premiaz, eta erasotzailea lesio-delitu bat leporatuta atxilotu dute.