Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0351 Ondarroan atxilotu dute joko-areto batean berrehun mila eurotik gorako kalteak egiteagatik

Ondarroan atxilotu dute joko-areto batean berrehun mila eurotik gorako kalteak egiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2022-05-09

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu du Ondarroan kalte-delitu bat leporatuta, joko-areto bateko pantaila batzuk botila batekin kolpatu eta jolas-makina batean berrehun mila eurotik gorako kalteak egiteagatik.

Atzo, igandea, goizaldean, Ertzaintzari laguntza eskatu zioten Ondarroako jolas-areto batetik, gizon batek lokalean hainbat kalte egin zituela eta ihes egin zuela esanez.

Beharrezko informazioa bildu ondoren, baliabideek bilaketa-dispositiboa jarri zuten abian, eta handik laster identifikatu zuten kalteen egilearen deskribapenarekin bat zetorren gizon bat. Gertakariak egiaztatzean, agenteek lokalean egindako kalteak ikusi zituzten, eta gizonak jolas-areto inguruan aparkatuta zegoen anbulantzia baten kristala ere hautsi zuela jakin zuten.

Horren guztiaren aurrean, agente jarduleek atxilotu egin zuten gizona kalte-delitua leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko.

Gizonak Madrilgo Epaitegi batek bilatzeko eta atxilotzeko emandako agindu bat zuen indarrean, eta gaur (astelehena) goizean eraman dute Gernika-Lumoko Guardiako Epaitegira.