Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbean galduta zebilen mendizale bat erreskatatu dute
2022-05-09
Gaur, astelehena, Ertzaintzaren helikoptero batek Gorbea inguruan galduta zebilen eta neke-sintomak zituen 48 urteko mendizale bat erreskatatu du.
Gaur arratsaldeko sei eta erdiak baino lehentxeago, gizon batek larrialdietarako SOS Deiak 112 telefonora deitu du Pagomakurretik Gorbeara igotzen hasi dela eta une horretan baso batean galduta zebilela esanez, gizonak adierazi du ezin zela orientatu, neke-sintomak zituela eta ezin zuela bere kabuz aurrera jarraitu.
Berehala jarri dute abian erreskateko dispositibo bat, eta dispositiboaren arduradunak, larrialdiei aurre egiteko teknikariak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko taldea mobilizatu ditu beste larrialdietako baliabide batzuekin batera. Aireontziak mendizalea erreskatatu du, eta, azkenean, ez du osasun-laguntzarik behar izan, ondo baitzegoen.