Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0353 Andoainen atxilotu dute polizia-kontrol batetik ihes egin, ertzain bat harrapatzen saiatu eta droga-testean positibo eman ondoren

Andoainen atxilotu dute polizia-kontrol batetik ihes egin, ertzain bat harrapatzen saiatu eta droga-testean positibo eman ondoren
2022-05-10
Goizaldean 44 urteko gizon bat atxilotu dute Andoainen, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta, kokainan eta opiazeoetan positibo eman ondoren. Gidariak aurretik autoan ihes egin du eta agente baten aurka jo du.
Gaur, asteartea, 00:40 aldera, hasi dira egitateak, Ertzaintzak Lasarte-Orian jarritako alkohol eta droga kontrol batean. Une horretan, agenteek auto bat geldiarazi dute eta gidariari esan diote probak egingo zizkiotela, eta autoa bidearen albo batean aparkatzeko eskatu diote, beraz.
Inplikatuak bat-batean abian jarri du autoa, eta aurrean zegoen agenteak alde batera jauzi egin behar izan du harrapa ez zezan. Handik minutu batzuetara, Ertzaintzako baliabideek Andoainen aurkitu dute ihes egin duen autoa, eta gidariari droga-testak egin dizkiote eta positibo eman du kokainan eta opiazeoetan.
Horregatik guztiagatik, gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu dute, eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko. Horiek amaitutakoan, atxilotua Tolosako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.