Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0354 Donostia, espetxera eraman dute igande goizaldean gertatutako sexu-erasoaren egilea

Donostia, espetxera eraman dute igande goizaldean gertatutako sexu-erasoaren egilea

Prentsa Zerbitzua

2022-05-10

Bart gauean eraman dute Martuteneko espetxera, sexu-erasoa leporatuta, Gipuzkoako hiriburuan igande goizaldean bere etxera zihoala emakume bati sexualki eraso egin zion 20 urteko gizonezkoa.

Igande goizaldean SOS-Deiak larrialdietako telefonoan dei bat jaso zuten poliziaren laguntza eskatzeko, Donostian etxera zihoan emakume bati sexualki eraso egin ziotela esanez.

Lekura agertu ziren ertzainek lehenengo laguntza eman zioten biktimari. Aldi berean, beste patruila batzuk ustezko erasotzailearen bila hasi ziren, eta biktimak emandako deskribapenarekin bat zetorren gizonezko bat aurkitu zuten. 

Identifikatu eta zegozkion frogaketak egin ondoren, atxilotu egin zuten gaztea, 20 urtekoa, sexu-erasoaren ustezko delitu bat leporatuta. 

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, eta, zegozkion eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarri zuten Donostiako Guardiako Epaitegian, eta atzo, astelehena, azken orduan eman zuen Martuteneko espetxera eramateko agindua.