Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0355 Bederatzi ibilgailuren artean gertatu den istripuak ilara luzeak sortu ditu Txorierriko korridorean

Euskadiko errepideetan 18:30ak arte izandako biktimadun eta biktimarik gabeko trafiko-istripuen balantzea

Bederatzi ibilgailuren artean gertatu den istripuak ilara luzeak sortu ditu Txorierriko korridorean

Servicio de prensa

2022-05-10

Gaur, asteartea, goizeko lehenengo orduan bederatzi autok egin dute talka BI-30 errepidean, Sondikako udal-barrutian eta Erletxerako noranzkoan, eta istripuaren ondorioz bi pertsona arin zauritu dira eta ilara luzeak sortu dira Txorierriko korridorean. Istripua puntako orduan gertatu da, eta pilaketak eta zirkulazio motela eragin ditu Arrontegiko zubian eta Avanzadako errepidean ere.

Gaur, asteartea, Euskadiko errepideetan gertatu den istripurik esanguratsuena goizeko zortziak aldera gertatu da BI-30 (N-637) errepidean, Bizkaiko Sondika herrian, Erletxerako noranzkoan. Istripuan bederatzi autok atzeko talka egin dute, eta talkaren ondorioz, istripua izan duten bi ibilgailuren gidariak, 38 urteko gizon bat eta 45 urteko emakume bat, arin zaurituta geratu dira.

Zirkulazioa etenda egon da ibilgailuak erretiratzen zituzten eta bidea garbitzen zuten bitartean, eta ilara luzeak sortu dira, beraz, batez ere, Txorierriko korridorean (N-637).

Bestalde, puntako orduan gertatu den istripuak pilaketak eta trafiko motela eragin ditu Arrontegiko zubian (BI-30) eta Avanzadako errepidean (BI-637) ere. Goizeko hamarrak eta laurdenean leheneratu da trafikoa, garbiketa-lanak amaitu direnean.

.