Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0378Ertzaintzak hiritar batek apirilaren 14an Gasteizen jasan zuen taldeko erasoa argitu du

Ertzaintzak hiritar batek apirilaren 14an Gasteizen jasan zuen taldeko erasoa argitu du

Servicio de prensa

2022-05-16

Ertzaintzak Gasteizko Epaitegira bidali ditu apirilaren 14an Gasteizko San Martin auzoan gertatu zen taldeko eraso batekin lotutako eginbideak. Ikerketari esker hainbat pertsona identifikatu ahal izan dituzte, eta horietako hiruri, hirurak adingabeak, eraso-delitua leporatu diete.

Apirilaren 14ko arratsaldean gazte talde batek, ageriko arrazoirik gabe, Arabako hiriburuko Aurelio Vera Fajardo margolariaren kalean paseatzen zihoan gizon bat iraindu eta jo zuen. Jasotako kolpeen ondorioz, biktimak makadurak zituen gorputz osoan eta Gasteizko ospitale batean artatu zuten.

Ertzaintzak egindako ikerketari esker identifikatu ahal izan dituzte hiru inplikatu, guztiak indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik polizia-aurrekariak dituzten adingabeak. Eginbideak orain dela gutxi bidali dituzte Arabako hiriburuko Guardiako Epaitegira.