Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0386 Zazpi atxilotu talde indarkeria erabiliz Bilbon egindako lapurreta batengatik

Zazpi atxilotu talde indarkeria erabiliz Bilbon egindako lapurreta batengatik

Servicio de prensa

2022-05-19

Ertzaintzako agenteek zazpi gizonezko, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko hiriburuko parke batean bi gazteri eraso egitea leporatuta. Biktimetako bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra ere lapurtu dizkiote. Patruilek azkar esku hartu izanari esker arrastatu dituzte inplikatuak lekuko batzuek erasoaren berri eman ondoren.

Bart, gauerdi inguruan, bi gaztek ikusi dute pertsona talde bat haien ezagun bat jotzen ari zela Bilboko Etxebarria Parkean. Bi lagunak biktimari laguntzen saiatu dira, baina taldeak eraso egin die eta ostikoak eta ukabilkadak eman dizkie, aurkeztutako salaketan jaso denez. Jipoitzen zituzten bitartean, bati gerriko poltsa eta telefono mugikorra kendu dizkiote.

Gertaeraren lekuko batzuek ohartarazi dute Ertzaintza, eta hainbat baliabide bidali ditu lekura. Agenteek handik laster aurkitu eta arrastatu dituzte inguruan erasoan inplikatutako zazpi pertsonak.

Atxilotuak 18 urtetik 22 urtera arteko sei heldu eta adingabe bat dira, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.