Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0396 Bilbon lau pertsona atxilotu dituzte eta hiru ikertzen ari dira gizon bati eraso egin eta lesio larriak eragiteagatik.

Bilbon lau pertsona atxilotu dituzte eta hiru ikertzen ari dira gizon bati eraso egin eta lesio larriak eragiteagatik.

Servicio de prensa

2022-05-21

Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzaz, 19, 18 eta 17 urteko hiru gizonezko eta 17 urteko emakumezko bat atxilotu ditu lesio-delitu bat leporatuta, eta beste hiru adingabe ikertzen ari da gertaera beragatik.

Agenteak iritsi zirenean, gizon bat zegoen lurrean etzanda eta beste bi pertsona eraso egiten ari zitzaizkion. Hauek, polizia ikustean, korrika alde egin zuten.

Lekura agertu zen anbulantzia batek eraman zuen biktima Basurtuko ospitalera, lesio larriak baitzituen.

Hurbildu ziren polizia-baliabideak, gertatutakoari buruzko informazioa bildu ondoren, ustezko erasotzaileen bila hasi ziren, eta zaurituari eraso egiten parte hartu zuten zazpi pertsona aurkitu zituzten.

Ertzainek hiru gizonezko eta emakumezko bat atxilotu zituzten, horietako bi adingabeak, lesio-delitu bat leporatuta, eta beste hiru adingabe ikertzen ari dira erasoan ustez inplikatuta egoteagatik.

Arrastatuak polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak hasteko, eta, horiek amaitu ondoren, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zituzten, adingabeak izan ezik, hauek gurasoen eskuetan geratu baitziren Bilboko Adingabeen Fiskaltzak aginduta.