Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Hiru pertsona zauritu dira Bermeon autoa irauli ondoren
2022-05-22
Auto baten gidaria eta bi bidaiari zauritu dira gaur goizean BI-631 errepidean, Bermeon (Bizkaia) gertatu den istripu batean.
Istripua gaur, igandea, goizeko 08:00etan gertatu da Bermeon, Sollubeko gainetik jaisten ari zen auto bat, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bidetik atera eta irauli denean. Istripuaren ondorioz, ibilgailuan zihoazen hiru bidaiariak zauritu egin dira, eta Osakidetzaren helikoptero batek eraman du larrien zauritutakoa Gurutzetako ospitalera. Beste bi bidaiariak Gernikako ospitalean artatu dituzte.
Istripuaren ondorioz, BI-631 errepidea trafikoarentzat itxita geratu da 34. kilometro-puntuan, eta goizeko 11:00etan ireki da. Bidea itxita egon den bitartean, Ertzaintzak eta Bermeoko Udaltzaingoak koordinatuta desbideratu dute zirkulazioa San Miguel auzoko errepidetik, lekuan auto-ilara luzerik sor ez zedin.