Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0409 Bilbon atxilotu dute gizon bati labana sartzeagatik

Arrastatuari homizidio-ahalegina leporatu diote

Bilbon atxilotu dute gizon bati labana sartzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2022-05-25

Ertzainek 40 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Olabeaga auzoan beste bati labana batekin eraso egin ondoren. Biktimak zauri larriak zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Atzo arratsaldeko bost eta erdiak aldera, lekuko batzuek Ertzaintzari jakitera eman zioten bi pertsona liskarrean ari zirela Bilboko Olabeagako tren-geltokiaren inguruan. Itxura denez, gizon bati labankada batzuk eman zizkioten.

Patruilek inguruan aurkitu zuten biktima, eta gorputzean arma zuri batekin egindako lesioak zituela ikusi zuten. Horren aurrean, osasun-zerbitzuen premiazko laguntza eskatu zuten. Zaurituari lekuan bertan eman zioten lehenengo laguntza, eta gero ospitalera eraman behar izan zuten.

Patruila jarduleak lekuko batekin harremanetan jarri ziren, eta honek ustezko erasotzailearen deskribapena eman zien eta geltoki inguruan dauden txabola batzuetan ezkutatu zela esan zien.

Agenteek ingurua miatu zuten eta susmagarria aurkitu zuten, eta honek, polizia ikustean, lurrera bota zuen eskuan zeraman labana. Mendean hartu ondoren, homizidio-ahalegina leporatuta atxilotu zuten.

Arrastatua datozen orduotan jarriko dute Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.